ONGI ETORRIA
Pikukoborda landetxea Lesakako herrian kokatua dago, Nafarroako iparraldean. Bortziriak deituriko eskualde hau 5 herrik osatzen dute: Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza. Herri ttikiak dira, lasaiak, etxe dotoreekin apainduak. Aunitzetan fierroki mantentzen dira beraien tradizioak, kultura, hizkuntza…
Eta zer erran gure inguruaz, berde-berdea, mendixkaz inguratua eta basoz josiak. Kokapena ere paregabekoa da: Iruñatik eta iparraldeko kostaldetik 40 bat minututara.
Anima zaitez gu bisitatzera. Gure etxean ongi etorria izanen zara.